XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriro ere izugarrizko ekaitza sortu zan.

Bere burua salbatzearren Gessler'ek Tell askatzeko agindu zuen eta ontzi-gidari jartzeko.

Igesbideren bat noiz aurkeztuko erne-erne, Tell'ek ontzia ertzera urreratu zuan.

Bat-batean, arkaitzetan, bere burua uretara jaurti zuan.

Ekaitzetik iges egitea lortzen ba'zuan, Gessler'ek igaro bear zuan mendi-lepo batean jarri zan Tell bizkarrean uztaia trabeska zuela.

Ezkutaturik zegoan lekutik beeko aldean, emakume gaixo bat zegoen bere aurrekin, Gessler'en zai.

Bere senarra uskeria batengatik baitua izan zan: Gessler'en errukia lortu nai zuan.

Azkenean eldu zan Gessler bere lagun-taldearekin.

Emakumeak bidea itxi zion eta bere senarrarentzat errukia arrenka eskatu.

Emakumearen eskabidea nola ukatzen zuan ikusteko naiko astia izan ondoren, Tell'ek jauntxoari bularra aldetik aldera zulatu zion bere geziaz.

Bidera jauzi eta an bildurik zeuden guztiei, arestian Gessler berak il zuela esan eta basoan desagertu zan.

Gessler bidean zegoen etzanik, bularretik gezia ateratzeko lagunik gabe.

Orrela il zan Suiza'ren zanpatzaillea.

Matxinadan Werner'ek gidatuko zuela espero zuan erriak, baiñan ura zaarturik zegoen eta ilzorian.

Agintaritza ari pasatzeko, bere illoba Ulrich iritxi arteño bizirik irauteko itxaropena zeukan, baiñan illoba iritxi zanerako, osaba ilda zegoen.

Ala ere, bilduta zeuden erritarrek onartu egin zuten Ulrich beren buruzagi bezela.

Au zaldun gogorra agertu zan, gudarako prest; izan ere, austriarrek Bertha eramana bait zuten atxillotuta.

Azkenean, iru Lurraldeek Austria'ren nagusitzaren kontra jaiki ziran.

Matxinada betean, Kaiserra bera erailla izan zalaren berria zabaldu zan.

Bere illobak, Austria'ko Johann Dukeak sastakatu zuan Kaiserra, lurralde osoa arrapakatu ondoren.

Suizatarrek, ordea, ez zuten onartu Dukea: lapurtzearren erailtzea ez zitzaien zuzen iduritzen.

Orduan Johann Dukea Tell'en joan zan aterpe-billa.

Basozaiña, ordea, oso aserre aurkitu zuan.

Bera, askatasunaren alde burrukatu zan gudaria zan, ez giza-eraillea.

Ala ere, berezko biotz-berak ez zion Dukea salatzen utzi.

Onek, ezeren kalterik artu gabe, Italia-aldera jo bear izan zuan, iges-toki ziur baten billa.